Unai Requejo (Santurtzi, 1982) doktorea da, jolasa eta sormen prozesuaren inguruko tesi batekin, irakasle atxikia da EHUn. 2003az geroztik erakusketa kolektibo zein bakarkakoetan parte hartzen du, Bilbo, Madril, Bristol, Breda, Palermo, Tetouan, Oporto, Pekin edo San Diego bezalako hirietan bere lana erakutsiaz. Goazen Txinara! programako erresidentzia egin zuen Pekinen.

Bideo, argazki eta marrazkiak lantzen ditu gehien bat, hala nola soinu eta musika piezak. Bere lanek forma eta egiteko era ezberdinak dituzte, baina normalean kutsu dibertigarria izan ohi dute, edo umore antzeko zerbait. Artearen sistemaren mugetan dauden praktiketan ere ibiltzen da, kamisetak edo bideoklipak egiten esate baterako. Irudiak eraikitzeko prozedura konplikatuegiak asmatzea gogoko du.

unairequejo.com