Fito Ramírez-Escudero Prado (Bilbao, 1955) artista, irakasle eta ikertzailea da. 1997an doktoratu egin zen eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle titularra da. Pintura sailean lan egiten du, Arte Ederretako Fakultatean UPV/EHU. Handik 2017ra arte sei doktoretza-tesi zuzendu ditu, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean defendatuak. 8 ikerketa-proiektutan parte hartu du EHUko finantzatuak. 1981etik 2017ra arte 29 banakako erakusketa egin ditu. 2007an EHUko Areto Nagusiko muralak egin zituen, Leioako Campusean. Gaur egun Investigación y creación en Arte Masterreko arduraduna da.