Julen Agirre Egibar (Azpeitia, 1984) artista, irakaslea eta ikertzailea da. 2017an doktoratu zen eta gaur egun UPV/ EHUko eskultura departamentuko irakaslea da. Bere ikerketa arte garaikidearen kezken inguruan biltzen da, ibilbide horretan diziplina ezberdinetatik igarotzen delarik. Praktika artistikoa nagusiki, marrazkiaren bueltan garatzen du, nahiz eta gero beste diziplina batzuetara gerturatzen den. Azken urteetan erakusketa kolektibo zein bakarkakoetan parte hartu du. Hainbat beka eta sari ere jaso ditu, Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-en egonaldi artistikoa egiteko beka edo Euskal Zine Bilerako saria esaterako.