Damaris Pan (Mallabia, 1983) artista, irakaslea eta ikertzailea da. Arte Ederrak EHU-UPV eta Berlingo KHB unibertsitateetan burutu zituen. 2014an doktorego-tesia defendatu zuen, balio eta arauen inguruko desbideratzea artearen oinarri bezala hartuta. Gaur egun EHU-UPVko Pintura Saileko irakaslea da. Berarentzat emaitza bat lortu edo produzitzeko materiala Artea da (orokorrean) eta Pintura (zehatzean). Baita ere Hitzak. Argazkiak. Ebakinak, Hondarrak, Zatiak, Oroitzapenak. Eta, horrela, ez da errepresentazio teknikaren arazotik ateratzen.