Bilbao, 1973.
“Nik ere landazabalean bizi nahi dut. (Landazain, landazale, landazaletasun)”
Veva Linaza margolaria da, baita EHU-ko Pintura Saileko irakasle ere. Bere pintura interesak paisaiara hurbiltzeko aukerak nabarmentzen ditu erromantiko naturalista diskurtsoak berreskuratzeko asmoz. Banakako eta taldeko erakusketak egin ditu bai Bilbon, Madrilen edota Bartzelonan. Besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiko sorkuntza beka edo BilbaoArteko produkzio beka estudioarekin jaso ditu.