Usoa Fullaondo (Algorta, 1979) artista, irakaslea eta ikertzailea da. 2010ean doktoratu zen eta gaur egun UPV/EHUko Pintura Sailan Irakasle Atxikia da. Bere lana Luis Adelantado (Valentzia) eta Combustión Espontánea (Madril) galerietan eta Space4arten (San Diego) erakutsi du, besteren artean. Bilbaoarte Fundazioa, Bizkaiko Foru Aldundia, Banff Centre edo Eusko Jaurlaritzako bekak jaso ditu eta Injuven sarituta izan zen (2009). 2016an Un Atletismo Afectivo liburua argitaratu zuen. 2017an ikerketa egonaldia egin zuen Senselaben (Concordiako Unibertsitatea, Montreal).