Naia del Castillok (Bilbo, 1975) Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakaskuntzarekin uztartzen du bere jardun artistikoa. LaSIA, El lugar del sujeto en la investigación artística basada en la práctica, ikerketa-taldeko kide da.

Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eskultura espezialitatean (1998), Londresko Chelsea College of Art & Design-en ohorezko masterra dauka (2000) eta Cum Laude doktorea da Arte Ederren Fakultatean, UPV/EHU (2021)

2000. urtetik bere arte praktikak eskultura, akzioa eta argazkigintza artikulatu egin du, tentsioak sortu nahi dituelako partekatutako irudikapen-espazioen eta topaketaren bereizgarrien artean. Horretarako modu itzulgarrian egituratutako trantsizio-espazioak aztertzen ditu eta bertan, gorputza, irudia eta irudikapenaren arteko etengabeko ordezkapena.

Del Castillo Bilbon, Rotterdamen, Londresen, Bartzelonan, Parisen, Erroman, New Yorken, Hong Kongen eta Madrilen bizi eta lan egin du, hainbat bekaren laguntzari esker, hala nola Madrilgo Académie de France à Madrid, Casa de Velázquez (2015); Fundación Arte y Derecho (2011); ISCP, Internacional Studio and Curatorial Program, Nueva York (2009); Real Academia de España en Roma (2007); Cité Internationale des Arts, Paris (2004) edo Generación 2000.

Erakusketa indibidual eta kolektibo ugari egin ditu nazio mailan eta nazioartean. Horien artean nabarmentzen dira El ejercicio como herramienta (Huarte Zentroa, Nafarroa, 2019), Durante, después (Sala Amárica, Gasteiz 2019), Naia del Castillo (Rekalde Aretoa, Bilbo 2015), Flujos (Bilbaoarte fundazioa, Bilbo, 2014), Altered Perceptions (Ilivetomorrow gallery, Hong Kong, 2011), Time After Diamonds (DeSantos Gallery, Houston, 2009), El Reino del Silencio. Escultura española 2000-2010 (Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente, Segovia, 2009), Nuevas Historias. A New View of Spanish Photography and Video Art (erakusketa ibiltaria, 2008, Museum of Contemporary Art Kulturhuset, Stockholm; National Museum Photography Den Sorte Diamant, Royal Library, Kopenhage; Kuntsi Museum, Finlandia eta Sternesen Museum, Norvegia), Doce Artistas en el Museo del Prado (Museo del Prado, Madril, 2007), Take me with you (Círculo de BBAA, Madril eta Mori Museum, Japón, 2006), PHotoEspaña04 eta PHotoEspaña05, OFF jaialdian Erakusketa Onenaren Saria irabazi zuenarekin, Parisphoto Distrito4 aretoarekin non Espainia ordezkatzeko hautatutako artistetako bat izan zen, Trampas y Seducciones (Sala Alcalá 31, Madril, 2004) Naia del Castillo (ARTIUM Museoa, Gasteiz, 2004), edota Fragilities (Festival Printemps de Septembre, Toulouse 2001).

Del Castillok bilduma ezagunetan du obra; besteak beste, Museo Nacional del Prado; Museo Nacional Reina Sofía; CA2M, Artium Museoa, Santanderreko Museoa, Maison Européenne de la Photographie Ville de Paris; Museum of Fine Arts of Houston.

www.naiadelcastillo.com