Ainara Elgoibar (Mungia, 1975) artista da. Deustuko Unibertsitatean LADEn lizentziaduna, enpresa amerikar bateko finantza sailean lan egin zuen Arte Ederretan lizentziatu aurretik Bartzelonako Unibertsitatean (UB), non doktoretza bat ere lortu zuen. Bere praktika artistikoaren bidez, bi lan-inguruneen arteko elkarguneetara hurbiltzen saiatzen da. Tractora Koop E, Bizkaiko artisten kooperatibaren bazkide sortzailea ere bada.

laSIAn, arkitekturarako beira-mota desberdinen inguruan bakarka egin dituen ikerketa-proiektuetako batzuk partekatuko ditu, bai eta Tractorak modu kolektiboan bultzatutako proiektuak ere, bereziki, Landa lan: a Documentation of Darcy Lange (2018-2019) izeneko erakusketa eta hortik sortu zen lan eta ikerketa-metodologiak, kooperatibak esku artean dituen proiektuetako batzuetan izan duen garapena ere.

Rekalde Aretoko, 18:00etan
Ez da streaming-ik izango.
Rekalde Aretoko saio presentzialera joateko, beharrezkoa da aurretik izena ematea salarekalde@bizkaia.eus helbidean, izen abizenak, telefono zenbaki bat eta gaian HARRI, ORRI, AR idatziz.