Deialdi irekia, praktikan oinarritutako arte-ikerketarako formatuen esperimentazioan sakondu nahi dutenentzat: artistak, ikertzaileak, graduko edo graduondoko ikasleak. Oraingo honetan, mintegiak ariketa-formatu bat izango du, eta 2021eko ekainaren 30eko bilkuran bateratuko da. Horretarako, parte-hartzaileek aldez aurreko lan-prozesu bat garatu behar dute, honako premisa hauen arabera:

Mintegian parte hartzeko:
Beharrezkoa da taldeari lanerako material bat ematea. Laneko materialtzat hartzen da prozesu baten hasiera gisa tratatu daitekeen edozein elementu (ikerketa-sorkuntza), eta edozein bitarteko edo euskarritan eman daiteke: objektu fisikoa, testua, irudia, audioa, marrazkia, pintura, argazkia, bideoa...

Salbuespenak salbuespen, aurkeztutako materialaren jatorria adierazi beharko da: egilea/a, izenburua, data (dagokionaren arabera), dokumentu osoa edo zati bat izan. Aukeratutako materiala maiatzaren 17a, astelehena, baino lehen bidali ahal izango da laSIAren helbide elektronikora. Material-mota hori eskura entregatu behar bada, e-posta bidez entregatzeko data eta tokia adostuko dira (lasiaehu@gmail.com).

LaSIA ikerketa-taldeak parte-hartzaile multzo bat hautatuko du (zazpi), dagozkien materialekin. Ondorengo fasean, parte-hartzaile bakoitzak material horietako bat aukeratuko du (inoiz ez norberak emandakoa), eta hortik abiatuta hasiko du bere lan-prozesua. Ariketak proposatzen du –ezinbesteko baldintza gisa– abiapuntuko materialak jasaten dituen baliabideez bestelako batzuekin lan egitea. Adibidez, hasieran testu batetik abiatzen bada, ariketak testu-formatuak alde batera utzi beharko ditu irudi-formatuak, objektiboak, soinudunak edo hasierakoaz bestelako beste edozein lantzeko. Batez ere, ingurunearen eraldaketa-prozesu hori da proposamen honetatik egikaritzea interesatzen zaiguna.

Ekainaren 30eko saioan, mintegiko parte-hartzaileak laSIAko taldearekin bilduko dira egindako ariketaren prozesua eta emaitzak bateratzeko. Bilkura hau Rekalde Aretoan egingo da.

Data nagusiak:
Parte hartzeko eskaera (lan materiala entregatzea): maiatzak 17 (astelehena), emaila: lasiaehu@gmail.com
Parte-hartzaileen jakinarazpena: maiatzak 21
Parte-hartzaileen eta laSIA taldearen bilera: maiatzeko azken astea.
Mintegia: 2021eko ekainaren 30a