2021ean, laSIAko ordezkaritza txiki batek Berangoko Malakate Aguirre zelaitik abiatuta, formatuen esperimentazioa aztertu du. Ikerketa honen emaitzak Harri Orri Ar Mintegiko argitalpenen bildumako koaderno bitan bildu dira. Emaitza guztiak baina, ez dira publikazioan jasotzen, ez eta testuingururik agertzen; horregatik egin dugu sarrera hau webgunean.

AGUIRRE MALAKATEA
Tokia hauxe da:

Bertan grabatutako bideo baten fotogramak gainjartzen zitueneko Vevaren irudi batetik abiatu zen guztia. Bideo honi dagokion irudia:

Irudi horretan eraikuntza txiki bat antzematen zen, garaipenaren arku moduko bat edo lasto-fardel pilatuak iruditu zezakeen, eta akademiako atea deitu genion. Gero Malakate bat zela suertatu zen, estolderiaren sakonerako ate bat. Bilbotik Tunel Boca hondartzaraino zetorren saneamendu-kanalizazioan miaketak egiteko, aireztapenean laguntzeko etab., sarbideak ziren malakateak. Tunel Bocari buruz: (https://lasiaweb.com/eu/2019/07/12/serantes-mintegia-3-eguna-2019ko-uztailaren-1/) Lanak 1903an amaitu ziren, funtzio hori duen penintsulako lehen azpiegitura modernoa izanik.

Aldizka elkartzen ginen Arte Ederren Fakultateko areto batean, eta hainbat aldiz hurbildu ginen bertara, Veva izan ezik, ez bait genuen ezagutzen; pertzepzioa bat-batean aldatu zen, uste baino txikiagoa zen agian.

DOKUMENTAZIOA
Dokumentatze aldera, argazkiak, bideoak eta marrazkiak egin genituen.

Unaik lekua kartografiatu zuen 3D LiDAR eskaner batekin, bideo hau osatuz:

Eta hainbat errenderizazio:

Julenek ez zuen malakatera itzuli nahi izan, dibujación deitu zion ariketa batean hainbat ikuspuntu marraztu nahi izan zituelako bere memoriatik:

Vevak, grabatu zituen bideoen fotogrametan oinarrituta, zuhaitzen mugimenduak aztertu zituen bi dokumentu hauetan:
arbol.pdf / arbol2.pdf
Baita bideoei forma eman, horrela geratu zirelarik:


MALAKATE.TTF TIPOGRAFIA

Ritaren konposizio baten ondorioz, zeinean letra batzuk argazkiekin ordezkatzen ziren eta baita bere testuaren iradokizunagatik ere, Unaik tipografia bat egin zuen: Malakate.ttf
(hemendik deskarga daiteke izena klikatuz). Tipografia monoespazio honen helburua edozein testu mapa bihurtzea da, sistema modular batetara egokitzen delako.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

(Malakate mintegia osatu dutenak: Veva Linaza, Julen Agirre, Rita Sixto y Unai Requejo)