2018ko urtarrilaren11an eta 12an Rekalde Aretoan (Bilbon) “investigación artística basada en la práctica” jardunaldiak ospatuko dira.

Europako testuinguruko hiru txostengile nabariak parte hartuko dute:  JANNEKE WESSELING, MIKA ELO, MAFE MOSCOSO, eta deialdi irekiaren bidez aukeratutako Komunikazio talde bat.

JANNEKE WESSELING, Hagako Arte eta Ikerketa irakaslea da eta 2016tik Holandako Leiden Unibetsitateko Arte-Bisualen Praktika eta Teoria Ikerketaren Katedraren kargua du.
See it Again, Say it Again. The Artist as Researcher (Amsterdam: Valiz, 2011) eta Of Sponge, Stone and the Intertwinement with the Here and Now. A Methodology of  Artisic Research (Amsterdam: Valiz, 2016) publikatu ditu.

 

MIKA ELO, HelsinkikoUnibertsitateko Ikerketa Artistiko irakaslea da. 2012tik 2013ra Veneziako Bienalaren Falling Trees erakusketaren komisarioa izan zen. JAR (Journal for Artistic Research) taldeko editore kidea da. 2014an "What Calls for Thinking" (RUUKKU – Studies in Artistic Research. Nr 2.) eta "Notes on media sensitivity in artistic research" (Exposition of Artistic Research: Publishing Art in Academia. Eds. M. Schwab and H. Borgdorff. Leiden University Press. 25–38.) publikatu zituen.

 

MAFE MOSCOSO, BAU Unibertsitatean irakaslea da. Antropologia Doktoratua (Freie Universität Berlin) eta diziplinarteko ikerlaria da. Bere lana Latinoamerikan eta Europan garatzen du. Bere jarduera akademikoa idaztearekin eta artearekin bateratzen du. “Euraca” taldearen parte da. “Una ciudad, muchos mundos” proiektuen campus koordinatzailea da (Intermediae, Matadero) eta “Etnografía a lo bruto: un opening de datos muy salvaje” (Intermediae, MATADERO) mintegia zuzentzen du. Komunikabide ezberdinetan idatzi eta parte hartzen du.

Jardunaldiak Komunikazioekin bat ospatuko dira. Hauek, deialdi ireki baten bitartez aukeratu direlarik.

Ordutegia:
Osteguna: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00
Ostirala: 10:00 - 14:00
Izena emateko salarekalde@bizkaia.eus helbidera emaila bidali, gaian adieraziz: laSIA JARDUNALDIAK (toki mugatuak)

Ikusi JARDUNALDIEN PROGRAMA

Txostengile gonbidatuen LABURPENAK jasotzen dituen dokumentua