2022.eko Ekainak 15 eta 16
11:30: AE fakultateko bisionatu gelan 2. eraikina
17:00: Rekalde Aretoa (Bilbao)

 

 

Duela hiru urte, laSIA ikerketa-taldeak (UPV/EHU) Serantes mintegia izeneko proiektu txiki bati ekin zion; ordutik, paisaiarekiko interesa bere horretan mantendu da (https://lasiaweb.com/eu/tag/montana-eu/).

Orduan Francesco Petrarca-k Mont Ventoux-era egindako igoera historikotik abiatu ginen, non, paisaiaren kontenplazioagatiko plazerrak beregan sortutako gatazka moralaren aurrean amore ematen duen. Distantzia handia izan arren, oraindik ere baliozko erreferentzia iruditzen zaigu ingurunea estetikoki apreziatzen jarraitzeko aukerak kontuan hartzeko.

Gaur, krisi klimatiko betean gaudelarik, paisaiari galdetu nahi diogu; terminoak berak definitzen duen distantzia gogoetatsuan kokatuz. Mintegi honek gaur egungo praktika artistikoetatik abiatu nahi du elkarrizketa: beharrezkoa al da historikoki lurraldea paisaia bihurtu zuen begirada hori birkokatzea?, badu zentzurik paisaiaz hitz egiten jarraitzeak, edo agian ingurunearen noziotik heldu beharko genioke gaiari?, eta kasu horretan, zeintzuk liratezke ondorioak?, nola heltzen dio gaur egungo arteak gai horiei?

Honako hauek parte hartuko dute:

Veva Linaza. UPV/EHUko irakasle atxikia
Francisco Paiva. Professor UBI / Labcom(Portugal).
Rita Sixto. UPV/EHUko irakasle titularra. I.P. laSIA
Rakel Gómez Vázquez. UPV/EHUko doktoregaia
Julen Agirre Egibar. UPV/EHUko irakasle atxikia
Unai Requejo Mezo. UPV/EHUko irakasle atxikia
Viviane Straub. Arte Graduko ikaslea UPV/EHUn

Programa Arte Ederren Fakultateko Bisionatu Gelan (II. Eraikinean) osatuko da, ekainaren 15ean eta 16an, 11: 30ean.