Arantxa dut izena eta Londresen bizi eta lan egiten duen Euskal Herriko artista naiz. Nire ikasketa-lanaz gain, ‘University of the Arts London’ eko berrikuntzan aritzen naiz, eta I+G proiektuak garatzen ditut industriako akademikoekin eta profesionalekin.

Nire profil hibridoa funtsezkoa da jarduera mota hau garatzeko: BBAAn lizentziaduna naiz (EHU), Arte eta Diseinuko Masterra daukat (RGU, GB) eta BBAAko doktoregoa (Uwe, GB). Gainera, Zuzendaritza, Kudeaketa eta Lidergoa ikasi ditut, Komisio-kudeatzailea naiz (Chartered Manager) eta oraintxe bertan ‘MBA essentials’ (LSE, UK) ikastaroa egiten ari
naiz.

Garrantzitsua da nire ustez oso antzeko gaitasunak eta metodoak erabiltzen ditudala nire azterketan, ikerketan eta industriako I+G arloan. Une honetan, nire ikerketak ‘Design Thinking’ eta ‘Art Thinking’ delakoen arteko ezberdintasunak ditu ardatz, eta arreta berezia jartzen du bi diziplinetan ideiak, produktuak eta arazoak konpontzeko erabiltzen diren ikerketa- eta garapen-metodoetan.

Rekalde Aretoan, 18: 00etan
Streaming bidezko emanaldia: https://youtu.be/LQHUgWZJ3Go

 

Arantxa, hasiera batean, ezin izango da Rekalde Aretora zuzenean joan, nahiz eta saioa bertatik streaming bidez jarraituko den. Publiko gisa bertaratzeko, beharrezkoa da salarekalde@bizkaia.eus en izena ematea, izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa dituen mezu bat bidaliz, mezuaren gaian honako hauek adieraziz: HARRI, ORRI, AR.Ikusi PROGRAMA OSOA