Urtarrilak 27, 18:00etan
(Bilbao, 1971) Artista. Arte Ederretan lizentziatua EHU/UPV Euskal Herriko Unibertsitatean eta lorezaintzako diseinu-ikasketekin osatu du bere formakuntza. Bere lana paisaiaren eraikuntzarekin eta irudikapenarekin lotutako kontzeptuei buruzko hausnarketa eta analisi bezala har daiteke. Naturari buruzko kontakizunak, ideologiak, desioak eta utopiak proiektatzeko erabiltzen diren lotura emozionalak eta moduak aztertu nahi ditu. Bere erakusketen artean honako hauek daude: “Tratado de Paz” Baionako Didam-en, Pedro G. Romerok komisariatua; “Nada temas dice ella” Valladolideko Eskultura Museo Nazionalean, Rosa Martinezek komisariatua; “Natural pas natural” Frac Corse-n; “La verdadera noche” Azkuna Zentroan, Bilbon; PhotoEspaña; “Parque natural” erakusketa indibiduala Madrilgo Lorategi Botanikoan. Hainbat egonaldi artistiko egin ditu, hala nola “Artista x Artista” Habanan, ART OMI New Yorken eta Real Academia de Españan Erroman.
Praxis
Lorategi-estudioa esperimentazio leku gisa. Nire obra paisaiaren ideiarekin lotutako kontzeptuen azterketatzat hartzen dut, eta paisaia irudi gisa ulertzen badugu, irudi hori eraikitzeko mekanismo guztiak aztertzea interesatzen zait.
Lan-prozesuetan, irudikapen-sistema ezberdinen inguruan ikertzen dut; historian zehar naturan proiektatu diren tresna, ideia, erreferentzia historikoak eta zientifikoak, sinesmenak, mitoak eta kontzeptuak, paisaiaren ikuspegi garaikideak sortu arte.
Nire praktika artistikoak sormen-prozesu batera eraman nau, non landa-lana eta irudiaren postprodukzio teknikak konbinatu egiten diren lanean erabiltzen ditudan landareak haztearekin eta behatzearekin.
Online ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=kdtpI2AZkXk