AZIMUTH erakusketa (Hasselt, 2018) eta honen errepresentazio grafikoaren erantzun bezala PAMPLEMOUSSE sortzen da. Irudi hori beste egoera batetara eramanez, transdukzio bezala izendatu edo sailkatu genezake. Egoera aldaketa bat non sortutako irudi berriak bolumena, usaina, zaporea, kolorea eta testura gehitzen ditu. Espantsio bai espaziala zein metaforikoa dakarren fisikotasun egoera. Ideia baten (PAMPLEMOUSSE) bistaratzeari edo komunikazioari erantzuteko erreakzio sinestetiko mota bat edo erantzun multisensiorala, beste zentzumenak eta erantzun formalak bultzatuko dituena.
Zentzuen bikoteen elkarketa desberdinen arteko berdintasunak eta analogiak (ikusmenezkoa eta entzumenezkoa, ukimenezkoa eta usaimenezkoa…) eta beren metaforak, beti ere gure esperientzia sortzailearen parte izan dira. Ezer ez zaigu banaturik edo bakarka iristen. Esperientzia artistikoa zerbait konplexuagoa da, non sentsu bat baino gehiago parte hartzen dute. Hautematen ditugun irudiak zein soinuak, usainak, zaporeak, etab. eta haien propietateak gure adimenaren sortze subjektiboak dira. Zentzumenak dimentsio ezberdinak diren ebidentziatik abiatuta, inoiz beraien artean korrespondentzia zuzenik izango ez dela onartzen dugu. Beraz guztia gure prozesu subjektiboaren araberakoa izango da, transdukziorako erabilitako medioari jarraiki, baita ikuslearen kanpoko faktoreei ere, hala nola, abstrakziorako gaitasuna, etab.
- PXL-MAD/UHasselt:
Ode de Kort
Patrick Ceyssens
Tom Lambeens
Griet Moors
Remco Roes
Carla Swerts - AE UPV/EHU Bilbao:
Andrea Abalia
Mikel Arce
Txaro Arrazola
Usoa Fullaondo
Susana Jodra
Veva Linaza