Harri, Orri, Ar mintegiaren hasiera. Praktikan oinarritutako ikerketa artistikorako formatuen esperimentazioa

Rekalde Aretoan, urtarrilak 20an, asteazkena, 18tan.
Ana Arnaiz, Aimar Arriola eta Iñaki Imaz izango dira bertan, eta artearen arloko profesional gisa duten esperientzia partekatuko dute, hainbat ikuspegi eta testuingurutatik: Unibertsitatea, komisariotza, artearen praktika. Gaur egungo ikerketa artistikoaren egoeraren lehen bateratze bat izango da.

ANA ARNAIZ Gaur egun Eskultura Saileko irakasle titularra, INCREA Masterrekoa [biak UPV/EHU] eta IENBAko Arte eta Kultura Bisualeko Masterrekoa [UDELAR Montevideo] da. Horrez gain, IT1096 [Eusko Jaurlaritza] IkerkuntzaTalde Kontsolidatuaren ikertzaile nagusia da. ITK sorreratik, 1994an, arte ikerketa ulertzen duten proiektuak garatzen ditu Artea / Hiria / Esparru publikoa Paisaia / Identitatea / Kultura bilakatzearekin lotzen dituen egiturazko nozio batetik, bere ideiak Artearen jakintza espezifikoan (Eskultura) oinarritzat hartuta.

AIMAR ARRIOLA (Markina-Xemein, 1976) arte arloan lan egiten du, komisario, editore eta ikertzaile gisa. Doktore da Goldsmithseko Ikusizko Kulturen Departamentuaren bitartez, Londresko Unibertsitatean. 2016 eta 2020 bitartean, erakusketak eta programa publikoak antolatu ditu, propioak eta enkarguzkoak, MACBAn, Bartzelona; The Showroom-en, Londres; Centro Centron, Madril; Bilboko Arte Ederren Museoan; Tabakaleran, Donostia, besteak beste. Gaur egun, Eremuak programaren Batzorde Teknikoko kide da (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila) eta AZ Alhondiga Bilbaoko Ikertzaile Elkartua.

IÑAKI IMAZ URRUTIKOETXEA (Donostia, 1965), AEetan lizentziaduna (1988) eta pinturan doktorea UPV/EHUn (2014). Banakako eta taldekako erakusketa ugari egin ditu eta bi ikerketa-tarte egiaztatuak ditu. Bere jarduera artistikoa eta ikertzailea pinturan eta berorren irakaskuntzan oinarritzen da, eta oro har hezkuntza artistikora zabaltzen da. Antolatzaile eta hizlari gisa parte hartu du askotariko ekimenetan, hala nola arte-tailerretan, mintegietan, ikastaroetan, etab. 2017 eta 2019 bitartean Eremuak-eko batzorde teknikoko kide izan da.