Remco Roes artista eta doktoratu osteko ikertzailea da Hasselteko Unibertsitatean (Belgika). Bere praktika artistikoak bidean topatzen dituen behaketa, arrasto eta espazioetan du jatorri. Fragmentu hauekin jorratzen duen lan erneak, hizketa eta ixiltasuna, asmoa eta kointzidentzia eta aurrepentsatutakoa eta hondakin eta ustekabearen erabilgarritasunaren artean oreka bilatzen duten instalazio espazialak, argitalpen artistikoak eta bideoak sortzen ditu. Roesen ikerketa, bere praktika artistikotik eratorritako kontzeptu espazialak (sekularra sakratua) (espazioa) (aro digitalean) erakustean, eta ikerketa artistikoan komunikazio bide gisa ikus-saioa eta hizketa sentiberaren aukerak hausnartzean datza.