laSIA-k formatu digitalean argitaratu ditu KOMUNIKAZIOAK, hain zuzen deialdi irekiaren bitartez aukeratuak izan zirenak  Praktikan oinarritutako arte ikerkuntza jardunaldietarako, Rekalde Aretoan 2018ko urtarrilean ospaturikoak.

Veva Linaza eta Rita Sixto-ren zuzendaritza editorialarenpean, hogei bat ekarpen jasotzen dira bertan, bere dibertsitatearen bitartez elkarrizketa bat sorraraztea bilatzen dutenak; bere irakurketarekin, praktika artistikoaren alderdi ikertzailearen inguruan ausnarketa bat sustatzea du helburu.

Egile hauen komunikazioekin:

Julen Agirre, Raquel Asensi, Selina Blasco, Lourdes de la Villa, Naia del Castillo, Alberto Díez Gómez, Ricardo Espinosa, Sara González, Susana Jodra, Beñat Krolem, Salim Malla, Mikel Ruiz Pejenaute, Iker Pérez Goiri, Javier Ignacio Rodríguez, Iker Serrano, Mariana Unda, Paloma Villalobos, Kinda Youseff eta Viviana Silva, Silvia Zayas, Imanol Zubiauz.

Hemen dago eskuragarri PDF formatuan online ikusteko zein deskargatzeko. (14.3mb)

Argitalpen honek aukerak eraiki eta eztabaida ireki eta anitz bat sortzen laguntzea espero dugu.